Zerbitzuak‎ > ‎Berdintasuna‎ > ‎

02. Ekintzak

Gaztelania | Euskara
Trebakuntza:
Urte osoan zehar zenbait tailer eta prestakuntza ekintza antolatzen dira arlo desberdinetan: teknologia berriak, erantzukizun partekatua... Ekintza horiekin zenbait helburu lortu nahi dira, esaterako, eskaintza kultural zabala eman edo lan-munduan txertatzeko baliabideak eskaini. Beste alde batetik, koedukazioa lantzen da ikastetxeetan, txikitan irakastez zaizkien balioak eta rolak oso aberasgarriak izango baitira helduaroan eta etorkizuneko gizartean.

Sentsibilizaioa:
Urtero, hainbat ekintza antolatzen dira udalherrian herritarrak berdintasun arloan sentsibilizatzeko: martxoaren 8an "Emakumeen Nazioarteko Eguna" ospatzen da eta azaroaren 25ean "Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna"

Aholkularitza zerbitzua:
Urtean osoan zehar Zallako Berdintasun sailak aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. Horretarako, aurretiko hitzordua eskatu behar da Enkarterriko Mankomunitatean:

- Ordua eskatzeko telefona: 94 667 18 49
- Ordutegia: 9:00etatik-14:00etara
- Aholkularitza Juridikoa: Zerbitzu honen bitartez kontsultak egin daitezke zenbait alorretan, besteak beste, familia-zuzenbidea, banaketak, dibortzioak, izatezko bikoteak, seme-alaben jagoletza, genero-indarkeria, eta abar. Horrez gain,  legegintza-ikuspegitik aukera-berdintasunarekin lotuta dauden zalantzak argi daitezke: amatasun-baja, baimenak...
- Familia arteko arreta psikologiko programa, eraso sexual eta tratu txarren kasuetan:Zerbitzuaren funtzio garrantzitsuena, famili barruan tratu txar eta eraso sexualak jasaten eta ezartzen dituzten pertsona guztientzat tratamendu psikologikoa da.
- Familia harremanetan Aholkularitza Psikologikoa: Zerbitzu honen bitartez orientazioa eta informazioa emango da esparru desberdinetan: osasuna, hezkuntza,  gatazka-konponketa...

Beldur Barik
Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Horretan ere Zallako Udalak hartzen du parte. Emakundek antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB.