Zerbitzuak‎ > ‎Berdintasuna‎ > ‎

03. Genero-indarkeria

Gaztelania | Euskara
Emakumeen aurkako bortizkeria gure gizartean emakume eta gizonezkoen arteko  desberdintasunaren adierazpen larrienetariko bat da. Edozein min psikologiko, sexual eta fisikoa, etxe barruan zein kalean mehatxuak eta askatasun murrizketa barne bortizkeria ekintzak dira. Arazoaz kontziente izanik heziketa eta prestakuntza  lantzen ditugu aurrea hartzeko asmoarekin eta genero-indarkeriaren ikuspuntutik gutxiagotasun egoeran dagoenari laguntzeko asmoarekin.

Zure bikotekidea, familiakoren bat edo etxekidearen jarrera honako hau izanez gero:
Iraintzen, umiliatzen edo jende aurrean balioa kentzen dizu…
Askatasuna murriztu, zure gauza kuttunenak mespretxatu, zure korrespondentzia kontrolatu, zure sakelako telefonoa…
Zure adierazteko askatasuna murrizten du, ez dizu balioa ematen...
Kontuak eman behar dizkiozu diru kontuetan...
Ez zaitu kontuan hartzen elkarteko bizieraren inguruko erabakietan...
Harreman sexualak edukitzera behartzen zaitu...
Bultzatzen, jotzen, erretzen, edo mehatxetzen zaitu...

Tratu txarren biktima zara

Aurreko kasuren bat bizi edo ezagutuz gero nora jo:
- Hur-hurreko eraso baten aurrean, 112 eta Balmasedako Ertzaintza komisaldegia  94 680 27 01
- Kalte fisikoak edo psikikoak edukiz gero jo zure Osasun Zentrora. Oso garrantzitsua da ez garbitzea eta arropa ez aldatzea eraso sexualak badira. Aho.erasoen kasuan ez jane do edan ezer ez; Kasu honetan gainera joan zaitez berehala gertuko ospitalera.
- Asistentzia sanitarioa beharrezkoa ez denean, Udalerriko Giza zerbitzuetara jo: 94 667 18 49 // 94 667 18 50

Laguntza eman diezazukete beste teléfono zenbaki hauetan:
Zallako Udalaren Berdintasun saila94 667 10 39
- Sexual bortizkeria eta familia barrukoarentzat Asistentzia psikologiko programa  eta Bizkaiko Foru Aldundiko aholkularitza psikologikoa eta erasotzaileentzat Zutitu: 94 445 07 60
016an zure  probintziako zerbitzuekin harremanetan jartzen zaituzte eta informazioa ematen dute.