Zerbitzuak‎ > ‎Euskara‎ > ‎01. Euskara zerbitzua‎ > ‎

Euskara Plana 2013-2017

Gaztelania | Euskara
2014ko urtarrilaren 15ean, Zallako Udalbatza Osoak aho batez onetsi zuen 2014-2017 eperako Euskararen Erabilera Plana. Onespen horren bitartez, hainbat xede erdietsi nahi dira, besteak beste, ahal dela, euskara izan dadila beste administrazio batzuekiko harremanetan erabiltzen den hizkuntza. Planaren bidez, orobat, Udalak herritarrekin duen harremana ere arautu da. Ildo horretatik, aipatzekoa da, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuari esker, udal izapide guztiak euskaraz egin daitezkeela lehenbizikoz. Era berean, beste neurri batzuk abiaraziko dira Planaren babespean. Esaterako, udal arloetan arduradun tekniko bana izendatuko da, eta hori Plana betetzen dela bermatzeaz arduratuko da; hortaz, ziurtatu egingo da euskara udal sailetan zehar zabalduko dela.