04. Irisgarritasun Plana

Gaztelania | Euskara

Oro har, esan daiteke irisgarritasun-planak beharrezko tresnak direla pertsona guztiak gero eta errazago irits daitezen euren ingurunera, elbarritasunen bat dela-eta gaitasunak betiko, behin-behinean edo urteak igaro ondoren mugatuak dituzten horiek barne. Hau da, asmoa da pertsona guztiek ahal den era autonomo eta askeenean erabili ahal izatea espazioak nahiz zerbitzu publikoak. Horrela, haiek gizarteratzen lagunduko da, eta aukera-berdintasunaren eta bazterketarik ezaren oinarrizko eskubideak sustatuko. Irisgarritasun Plan honekin, Zallako Udalak dokumentu bat izango du; dokumentu horren bidez, bada, udalerriari jarduteko lerro nagusiak emango zaizkio, arkitektura-oztopoak ken ditzan, eta ildoak ezarriko zaizkio, jarduketa berriak denok kontuan hartuta diseina daitezen. Ibiltzeko erraztasuna duen udalerri bat onuragarria da pertsona guztientzat, bizi-kalitate handiagoa ematen baitio herri osoari eta, bereziki, elbarritasunen bat edo mugitzeko gaitasuna mugatua duten pertsonei.