01. Zer da Plana

Gaztelania | Euskara


Plan Estrategiko hau PROPOSAMEN bat baino ez da, eta ez da gauzatuko herritarren behar adinako babesik ez badu. Zuk erabakitzen duzu.

Plan Estrategikoak IBILBIDE-ORRI forma du, hainbat administrazioren ekintza desberdinak ordenatzeko eta, proposamenak behar adinako babesa jasotzen badu, behar diren hirigintza-tresnak formalizatzeko.
Planaren helburua da Arangurenek azken hamarkadetan hartu duen itxura lehengoratzea eta erakargarriagoa bihurtzea bizitzeko, lan egiteko eta bertan inbertitzeko. Hori dela eta, honako irizpide hauei jarraitzen die:
  1. Integrazio iraunkorra
  2. Azpiegitura publiko berriak
  3. Arriskuen murrizketa
  4. Jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sorrera
Zehazki, jarduketa hauek proposatzen dira:
  • Trenbide-barrerak kentzea (9 trenbide-pasagune eta 1 km trenbide) eta geratzen diren pasaguneetan itxarote-denborak murriztea
  • Uholde-arriskua murriztea (Aranguren osoa T100eko birgertatze-alditik kanpo)
  • Mimetiz eta Soiano lotzeko Bulebar berria egitea (trenbide-pasagunerik gabe, espaloiekin eta bidegorriarekin)
  • Ekipamendu publikoetarako zuzkidura berriak jartzea (hezkuntza, osasuna)
  • Plaza berritzea (azalera handiagoa eta estalkia) eta pilotalekua eta komunikazio-zentroa berritzea (bi lineetarako geraleku berria, autobus-geltoki berria, aparkaleku berria)
  • Merkataritza-gune berriak jartzea (jarduera ekonomikoa eta enplegua)
  • Bizitegi-eremu berriak egitea, lehendik daudenekin eta lehenagoko urbanizazioekin integratuta