03. Dokumentazioa eta irudiak

Gaztelania | Euskara
- Arangurenerako Plan Estrategikoa. Ibilbide-orria: diagnostikoa, helburuak, ekintza estrategikoak, hirigintza , planifikazioa eta etorkizuna (pdf)
- Informazio triptikoa (pdf)
- Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoen azterketa: "Estudio para la disminución de los tiempos de cierre en paso a nivel en Aranguren" (pdf)
- Udal arkitektoaren txostenaren laburpena 149 trenbide pasagunearen, Mendialderen eta Txabarri auzoen inguruan
 (pdf)

Diagnostikoa eta ekintza estrategikoak
  • Oreña, uholdeak jasateko arriskua duen eremua

  • Trenbide-azpiegiturek zatikatutako eremua

  • Oinezkoen eta bizikleten lotura eskasak Zallako gainerako eremuekin
Arangurenen eraldaketa irudietan
01. Bulebar berriaren ikuspegia (bi errei, espaloiak, bidegorria, zuhaitzak); Autonomia plaza eta Lanzagorta etorbidea lotzen ditu, Eroskiko biribilgunetik igarota. Trena kenduko da Arangureneko geltokiaren eta Casa Pintaren arteko eremuan. Horrela, trenbide-pasaguneak kenduko dira eta Bulebar bat sortuko da, bi noranzkoko zirkulazioarekin, espaloi zabalekin eta bidegorriarekin. San Juan eta La Inmaculada auzoetan oinezkoentzako eremuak zabalduko dira eta espazio publikoak sortuko dira. Bulebarraren eta Los Trabajadores etorbidearen arteko hiri-bilbeko hutsuneak etxebizitza-eraikinekin osatuko dira eta oinezkoentzako pasabideak eta kale berriak egingo dira, eremua irekiagoa izan dadin. Hortaz, asko hobetuko da mugikortasuna eta segurtasuna Arangurenen. Gainera, kale berri horri esker, Mimetiz eta Arangurenen artean hiriak jarraipena izango du

02. Los Trabajadores etorbide berrituaren ikuspegia. Bulebar berria egin ondoren, Langile etorbidea berrituko da. Noranzko bakarreko bide bihurtuko da eta espaloiak handituko dira, irisgarritasun-irizpideak betetzeko. Bidea kentzeari esker, pasabideak irekiko dira La Inmaculada eta San Juan auzoetara, bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat.


03. Autonomia plaza berrituaren ikuspegia. Plazak gaur egungo azaleraren bikoitza izango du. Eremu honetan Bilbotik Balmasedarako bide-zatia kentzean, geralekua mugitu beharko da. Hain zuzen, plazan sartuko da, pilotalekuaren ondoan. Pilotalekua berreskuratu egingo da lan hauen baitan. Plazan eremu estali bat egongo da, pilotalekuaz gain, eta lorategi-gune handiak izango ditu. Gainera, zuhaitz ugari izango ditu, udan itzala izateko. Oztoporik gabeko eremu handi bat utziko da, jende ugari hartzeko moduko ekitaldiak egin ahal izateko (jaiak, azoka txikia...). 

04. Oreñako ikuspegia korridoretik. Kadagua ibaiari eten bat egingo zaio, uholdearriskua murrizteko. Parke bat egingo da ibaiertzean eta Oreñako etxebizitzak integratuko dira bertan. Irudi honetan ikusten da Bulebar berriak ibaia gurutzatuko duela, Aranguren lotuz Sollano eta Aretxagarekin (kiroldegia).

05. Bulebar berriaren ikuspegia Nicolás Mª Urgoititik. Trena kentzeari esker, galtzada handituko da, baita espaloiak ere eta bidegorria txertatuko da. Gainera, kale berri hori eta Langile etorbidea irekiko dira. Lehenengo planoan ikus daiteke Autonomia plazaren areagotzea. Besteak beste, hauek osatuko dute: estalki berria, zaharberritutako pilotalekua, geraleku berriaren txertaketa, autobus-geltoki berriak eta aldirietako aparkaleku bat.

06. Autonomia plaza eta Lanzagorta etorbidea lotuko dituen Bulebar berriaren ikuspegia. Aranguren, Mimetiz eta Sollano lotuko ditu, Eroskiko biribilgunetik igarota. Trenbide-pasagunerik gabeko etorbide bat; espaloi irisgarriak eta bidegorria egingo dira, bidegorrien sarearekin lotzeko.

07. Arangureneko hiri-bilbearen zabalkuntzaren ikuspegia, Oreñan. Lehenengo planoan zuzkidura publikorako (hezkuntza, osasuna) lursail bat kokatuko da, berdez, eta horren ondoan, hainbat etxadi egingo dira. Bulebarraren beste aldean, merkataritzasektore bat garatzea prosatzen da.

*Oharra: simulazio digitalak orientagarriak besterik ez dira