04. Udal Plangintzako Aholku Batzordearen (UPAB)

Castellano | Euskera
Zallako Udalak, joan den irailaren 7an eginiko osoko bilkuranUdal Plangintzako Aholku Batzordearen araudia onetsi zuen. Udal Plangintzako Aholku Batzordea aholkurako eta eztabaidarako kide anitzeko organoa da, eta herritarrek hirigintza-plangintzan parte hartzea ahalbidetzen du, hirigintza-ondarearen babesa eta udalerriaren zentzuzko garapen iraunkorra sustatuz. Batzordearen xedea da hirigintza-antolamendurako bitarteko nagusiak formulatzen eta onesten laguntzea, bereziki, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko xedapenei dagokienez.

Abenduaren 12an aurretiazko bilkura egin zen, udalerriko elkarteei Udal Plangintzako Aholku Batzordearen eraketari buruzko informazioa emateko. Bilkura horretan, besteak beste, parte hartu nahi duten elkarteek atxikitze-gutuna igortzeko epea zehaztu zen.

Ondoren, otsailaren 10ean eginiko zozketa publikoan, Zallako Udal Plangintzako Aholku Batzordea (UPAB) osatuko duten elkarteen izendapen-proposamena egin zen. Araudian ezartzen denaren arabera, organo hori presidenteak (alkatea), 7 zinegotzik eta udalerriko elkarteen 7 ordezkarik osatzen dute. UPABean behin betiko parte hartuko zuten taldeak hautatzeko egin zen zozketa. Azkenean, honako hauek hartuko dute parte: Elkartzen, Eguen, Ibai Lorak Dantza Taldea, Zallako Gazte Asanblada, Indartu eta Sartalde Kultur Elkartea. Sei elkarte horiez gain, Otsoaren Taldeak ere parte hartuko du, zuzenean, lege-aginduz, ingurumen-arloko bakarra delako.