Zerbitzuak‎ > ‎Ingurumena‎ > ‎10. Glefaran‎ > ‎

01. Sarrera

Castellano | Euskera
Pastguren zaharreko instalazioen gaur egungo egoera eta auzi horretan sartuta dauden hiru administrazioen eskumenak argitze aldera, honako laburpen hau prestatu dugu:

Zallako Udalak Glefaran enpresari baimendutako jarduerak: gaur egun: bat ere ez. Energia ekoizteko jarduera Gueñesen ari dira gauzatzen.
Obrei dagokienez, Glefaran enpresak obrarako lizentzia bat dauka, orea ekoizteko prozesua gauzatzeko erabiltzen ziren Pastgureneko instalazioen burdineria ateratzeko.
Jarduerei dagokienez, berriz, Zallak baimena eman dio Glefaran enpresari paper-orea ekoizteko, horixe egiten baitzen lehen Pastgurenen. Glefan ez da orea ekoizten ari, eta ez du ekoitziko; ondorioz, beste jarduera-lizentzia batzuk izapidetu BEHAR DITU Zallan gauzatu nahi dituen jardueretarako, eta Udalak jarduera horiek baimenduko ditu, hala badagokio. Gainera, Udalak beharrezko neurriak hartuko ditu Zallako herritarren osasuna eta bizi-kalitatea, bai eta ingurumena ere, arriskuan egongo ez direla bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzak Glefarani baimendutako jarduerak: hondakinak kudeatzea eta ezpalak zein pelletak ekoiztea
Glefaran enpresaren jarduera Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kontrolaren mende dago, eta kontrol hori Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) bitartez gauzatzen da.
Horren ondorioz, Zallako Udalak:
  • Glefaran enpresari eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren IBBaren alorreko jardueren lizentziak izapidetu ditzala.
  • Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berma dezala IBB horren bitartez Glefaran enpresari ezarritako ingurumen-baldintzak betetzen direla; horretarako, Eusko Jaurlaritzak kontrolatu beharko du Gueñesen dagoen energia-ekoizpen jarduerak Arangureneko eta Gueñesko herritarrak eragozteari uzten diola.
  • Gueñesko Udalari eskatu dio udalerri horretan dagoen eta Aranguren zein Gueñesko herritarrei eragozpenak eragiten dizkien energia ekoizteko jarduera hori kontrola dezala.