Zerbitzuak‎ > ‎Ingurumena‎ > ‎

07. Argazki lehiaketa

Gaztelania | Euskara

Zalla udalerriak natura-aberastasun izugarria eta paisaia oso ederrak ditu. Gainera, Otsoaren Taldea elkarte ekologistak eginiko ikerketari esker, Zallak ere bioaniztasun zoragarria (fauna eta flora) duela frogatu ahal izan zen. Udalerriko paisaiari, naturari eta bioaniztasunari balioa emateko, 2012. urtetik argazki-lehiaketa antolatzen da urtero. Hasieratik, jende askok parte hartu du, eta argazki ederrak ikusi ahal izan ditugu; lehiaketarekin jarraitzera bultzatzen gaitu horrek.