Zerbitzuak‎ > ‎Ingurumena‎ > ‎

06. Bigarren eskuko azoka

Gaztelania | Euskara

Hondakinen prebentzioa giltzarria da ingurumena babesteko. Hondakinak sortzea eragotzi behar dugu, arrisku-maila txikitu eta sortutako hondakinen eragina murriztu, produktuak hartzeari eta fabrikatzeari buruzko erabakiak hartuz. Horrela, hain justu ere, saihestu egingo ditugu hondakinak sortzeagatik eta kudeatzeagatik ingurumenari eragiten zaizkion kalteak. Sortzen ez dena da hondakinik onena, eta oso garrantzitsua da produktuak berrerabiltzea sustatzea.

Hori dela eta, 2011. urtetik, urtero bigarren eskukoen azoka egiten da Arangurenen, jendea hondakinen prebentzioaz jabetu dadin, eta berrerabilpena bultzatze aldera. Bigarren eskukoen hurrengo azoka 2015eko azaroan egingo da.