Zerbitzuak‎ > ‎Ingurumena‎ > ‎

02. Birziklapena

Gaztelania | Euskara
Gaur egun, gure gizarteak hondakin-kopuru izugarria sortzen du, eta horrek eragin handia du ingurumenean. Hori dela eta, Udalak herritarrei gomendatzen die sortutako zabor-kopurua murriztea, eta, ahal den heinean, bazter utzitakoa berrerabiltzea. Hala, Zallan bigarren eskukoen 2 denda ditugu, bigarren eskuko produktuak erosi eta saltzeko.
Berrerabili ezin den hondakina birziklatu egin behar da, eta gauza bakoitza dagokion edukiontzian utzi. Hondakinen % 90 birziklagarria da. Gaur egun, Zallan birziklatzeko modu hauek ditugu:


Edukiontzi urdina (papera eta kartoia)

Zer bota? Kartoizko poltsak eta kutxak; karpetak, kartoia eta kartoi mehea; erabilitako folioak; kartoizko arrautza-ontziak, libretak, egunkariak, aldizkariak eta gutun-azalak.
Hauek ez!: brikak, material anitzeko ontziak, argazkiak, pixoihalak, zelofan-papera, paper termikoa, aluminio-papera, sukaldeko papera, paper plastifikatua edo metalizatua, komuneko papera, paper itsasgarriak, paper zikinak, paperezko platerak, katiluak edo edalontziak eta ahozapiak.
Gomendioak: tolestu ahalik eta gehiena papera eta kartoia, leku gehiago izateko; kendu paperarekin eta kartoiarekin batera datozen grapak, hoditxoak eta plastikoak; papera eramateko plastikozko poltsa erabiliz gero, utzi poltsa ontzien edukiontzian (edukiontzi horia).

Edukiontzi horia (plastikozko ontziak, latak eta brikak)

Zer bota? Oro har, merkatu nazionalean merkaturatutako ontziak eta puntu berdearen ikurrarekin identifikatutakoak bota behar dira. Metala: edari- eta kontserba-latak, aluminio-papera, txapak, estalkiak, aerosol hutsak, metalezko tapoiak eta elikagaietarako aluminiozko ontziak eta poltsak. Plastikoa: botilak, esnekietarako ontziak, kortxo zurizko erretiluak eta kutxak, plastikozko arrautza-ontziak, plastikozko estalkiak eta tapoiak, garbiketa-produktuetarako plastikozko ontziak, merkataritzarako plastikozko poltsak (bazter utziko dira zabor-poltsak), produktuak biltzeko plastiko gardena (film-papera), erabili eta botatzeko platerak eta ontziak. Brikak: irabiakiak, esnea, zukuak, saldak, zopak eta abar.
Hauek ez!: aerosol beteak edo erdi-beteak (Garbigunea), biberoiak, bolalumak, egurrezko edo kartoizko kutxak, kalkulagailuak, sukaldeko galdarak, hortzetako eskuilak, bideo- eta musika-zintak edo CDak (Garbigunea), metalezko edo plastikozko mahai-tresnak, plastikozko pertzak, etxetresna elektrikoak, beira-ontziak, gomazko eskularruak, jostailuak, materia organikoa, latak ez diren bestelako objektu metalikoak, papera eta kartoia, pertsianak, pilak, zartaginak, PVC hoditeria.
Gomendioak: hustu beti ontzi barruko edukia; saiatu ontziak ahalik eta garbiena egon daitezen, langileei lana errazteko, usain txarrak ekiditeko eta izurriteak ez zabaltzeko; utzi ontziak tolestuta edo trinkotuta, leku gehiago izateko; ez sartu ontziak bata bestearen barruan.

Edukiontzi berdea (beira)

Zer bota? Edozein koloretako beirazko botilak eta ontziak; kontserba-flaskoak; kosmetikako eta lurringintzako potoak.
Hauek ez!: sendagaien potoak, betaurrekoak, pitxerrak eta katiluak, buztina, automobilen beirak, portzelana edo zeramika, botilen edo potoen tapoiak, txapak edo estalkiak, kristalezko objektuak (esate baterako, edalontziak eta kopak), ispiluak; leihoetako kristalak, bonbillak edo hodi fluoreszenteak.
Gomendioak: ez utzi ezer edukiontzitik kanpo; estalkirik gabe eta barruan substantzia-hondarrik gabe egon behar dute beirazko ontziek; edukiontzi horira bota poltsak, estalkiak eta tapoiak.

Edukiontzi marroia (hondakin organikoak)

Zer bota? Etxeko bio-hondakinak: landare-jatorriko hondakinak (kozinatutakoak edo kozinatu gabekoak), barazkiak, fruta, haziak, fruitu lehorrak, zerealak, pasta, arroza eta landare-hondarrak; ogia, gozogintzako produktuak; intxaurren eta urren azalak; sukaldeko paper, komuneko paper-biribilki eta ahozapi zikinak (tintarik ez dutenak eta oliotan busti gabekoak); infusio-poltsatxoak, kafe-hondarrak; botilen kortxoak; lorezaintzako hondarrak: kimatze-hondarrak (oharra: palmondo-hostoak, panpa-lumak eta banbua ezin dira bota), zuhaixkak, hostoak, koniferoak, landareak (sustrairik gabekoak), soropila; ekoizpen handiko bio-hondakina: fruta eta barazkiak.  Edukiontzi honetan uzten diren hondakin guztiak poltsa konpostagarri batean utzi behar dira (biodegradagarriek ez dute balio).
Hauek ez!: denda askok ematen dituzten poltsa biodegradagarriak ezin dira edukiontzi honetan sartu; haragia, arrainak eta itsaskiak (kozinatutakoak edo gordinak); olioak, esnekiak, erabili eta botatzeko pixoihalak edo biodegradagarriak, erabilitako paperezko zapiak; gizakien zein etxeko animalien gorotzak, kolore distiratsuko edo tinta koloredunarekin inprimatutako txartelak edo paperak; objektu gogorrak, harriak, kristalezko, metalezko edo plastikozko zatitxoak; mantxa-kentzekoak eta lorategiko edo etxeko bestelako produktu kimikoak.
Gomendioak: komeni da hondakinak poltsatan uztea. Kimatutako adarrak badira, zatitu egin behar dira, eta kopuru txikia bota. Kopuru handien kasuan, Garbigunean utzi behar dira.

Oliba-koloreko edukiontzia (olioa)

Zer bota? Landare-olioak eta gantzak birzikla daitezke, hau da, etxean kozinatzeko erabiltzen ditugunak. Horiez gainera, baita kontserbetakoak ere. Beharrezkoa da edukiontzi horretarako ontzi berezia izatea (eskatu Udaleko HAZen).
Hauek ez!: olio mineralak (kotxerako olioa) edo pinturak ez dira edukiontzi honetan utziko. Udalak banatutako ontzia baino ezin daiteke erabili (bestelako ontziek makina hondatzen dute).
Gomendioak: ez bota substantzia solidorik olioa ontzira isurtzean. Erabili iragazkia edo antzeko zerbait. Ura ez da disolbatzen oliotan; beraz, gomendatzen da ontziaren barruan bi substantziok ez nahastea.
Ontzia ia beteta dagoenean, eraman makina-edukiontzira. Bete ontzia soilik landare-olioarekin (eguzki-lore olioa, oliba-olioa, soja-olioa...), eta ez olio mineralekin (kotxerako olioa) edo pintura olioekin.

Edukiontzi zuria (etxeko hondakin txikiak)

Zer bota? Etxeko hondakin txikiak: jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, gailu elektronikoak, etxeko artikuluak, arropa, oinetakoak… Eskuko telefonoak, kazolak, panpinak, lanparatxoak, irakurtzeko liburuak, plantxak, prakak...
Hauek ez!: Hondakin arriskutsuak → Garbigunea; buztinezko elementuak (platerak, katiluak…) → Garbigunea; beirazko objektuak → edukiontzi berdea; elementu zorrotzak (guraizeak, aiztoak) → Garbigunea; etxetresna elektriko handiak→ Emausen edo Garbigunean zaborra uzteko lekuak; sendagaiak→ Farmaziako Sigre Guneak; janaria → hondar-zatikietarako edukiontzi berdea.
Gomendioak: zerbait bota eta berria erosi baino lehen, saiatu produktua ahalik eta gehiena erabiltzen.


Garbigunea




Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Larunbatetan, 0:00etatik 13-30era.

Garbigunearen erabiltzaileak:
A) Garbigunea honako hauentzat da:
* Etxebizitza partikularrak
* Etxeko obra txikietan dabiltzan autonomoak (ikusi puntu hau: Mugak)
* Saltoki txikiak (ikusi puntu hau: Mugak)
* Bulegoak (ikusi puntu hau: Mugak)

B) Honako hauek ezin dituzte hondakinak Garbigunean utzi:
* Udalek
* Hiri-hondakinak jasotzeko enpresek
* Hondakin galkorrak batzeko kudeatzaileek
* Industriek, oro har
* Eraiste-enpresek
* Saltokiek: biltegi handiek
* Konponketa-tailerrek

Mugak
* Etxean eta parekoetan sortutako hondakinak soilik onartzen dira.
* Baimendutako gehieneko pisutik (3500 kg) beherako ibilgailuak soilik.
* Muga: 2 m3-ko bolumena edo 750 kg-ko pisua pertsona/aste/garbigune sare osoan.
* Eraikitze- eta eraiste-hondakinen (EEH) kasuan, lizentziarik behar ez duten obra txikietarako, 5 zaku (edo baliokidea) pertsona/aste/ibilgailuko utzi ahal izango dira garbiguneen sare osoan.
* Unitateen kasuan, hauen baliokideak: 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abar.
* Pneumatikoak: gehienez 5 unitate erabiltzaile/urteko.

Onartzen diren hondakinak
Bizigabeak: hondarrak, kristalak, konketak, komunak…
Egurra: armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak…
Tamaina handikoak: altzariak, koltxoiak, somierrak…
Plastikoak: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak…
Txatarra: erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak…
Linea zuria: hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin-labeak…
Linea marroia: telebistak, bideoak, DVD irakurgailuak, musika-ekipoak, ordenagailuak…
Papera eta kartoia: kartoizko kutxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak…
Pneumatikoak: gehienez ere 5 unitate erabiltzaile/urteko.
Lorezaintza: kimatze-lanetako hondarrak, zuhaixkak…
Metagailuak eta bateriak.
Olioa: etxekoa, karterrekoa.
Beira: botilak, potoak…
Beste batzuk: askotariko pilak, fluoreszenteak, toner-kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), eskuko telefonoak, CDak, DVDak, bideo- eta kasete-zintak, termometro merkuriodunak, plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak.

Onartzen ez diren hondakinak:
Ehunak: bildu berrerabiltzeko edukiontzietan (edukiontzi zuria). Edukiontziok kalean egon ohi dira, udalerri guztietan, KOOPERA entseinarekin.
Sendagaiak: farmazietan utz daitezke.
Erradiografiak: anbulatorioetan utz daitezke.
Etxeko hondakin organikoak.
Ospitaletako hondakinak.
Enpresen hondakinak.
Identifikatu gabeko beste hondakin batzuk.

Beste hondakin-mota batzuk

Sendagaiak: beharrezkoa da kontsumitu gabeko sendagaiak Sigre Guneetara eramatea. Farmazietan egon ohi dira.
Pilak eta bateriak: pilak eta bateriak Udaleko HAZen, udal-liburutegian eta Gazte Zentroan dauden ontzietan utz daitezke.
Bonbillak eta fluoreszenteak: bonbillak eta fluoreszenteak Eroskin, Electrodomesticos Sarachagan eta Electricidad Arangurenen dauden ontzietan utzi daitezke.
Tinta- eta toner-kartutxoak: tinta- eta toner-kartutxoak HABEren euskaltegian, Hizkuntza Eskola Ofizialean, udal-liburutegian eta Gazte Zentroan dauden ontzietan utz daitezke.