Zerbitzuak‎ > ‎Ingurumena‎ > ‎

03. Tokiko Agenda 21

Gaztelania | Euskara

Tokiko Agenda 21 udalerriko egitura-plan bat da, eta bide ematen du udal-kudeaketako arlo guztietan iraunkortasun-irizpideak ezartzeko. Xede horrekin, bada, politika ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak barneratzen ditu, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, kontuan hartuz faktore baldintzatzaileak (osasuna, ingurumena, hirigintza, zerbitzuak, mugikortasuna eta beste).

Tokiko Agenda 21ek, zeharkako izaera duenez gero, Udaleko arlo guztiak hartzen ditu, eta horietan eragiten du, garapen iraunkorrarekin lotutako irizpideak ezarriz. Horrela, Tokiko Agenda 21en bidez, udalerriak lotura handiagoz funtzionatzen du arlo guztietan, eta herritarrentzako zerbitzuak hobetzen saiatzen da; horrez gain, udalerria eraginkorrago bihurtzen du, eta jarduketa guztietako baliabideak eta ahaleginak errentagarri bihurtzea ahalbidetzen du.

Alabaina, Tokiko Agenda 21, ororen gainetik, herritarrekin harremanetan jartzeko eta parte hartzeko tresna da: hots, foro ireki bat, herritarrek iritzia azaldu eta ekarpenak egin ditzaten beren udalerria kudeatzeko erabaki garrantzitsuen inguruan. Hain zuzen, kudeaketa gardenagoa eta justuagoa lortzeko espazio bat da.

Gure udalerriaren oraingo egoera

2013ko martxoaren 6ko osoko bilkuran onetsi egin zen Zalla udalerrirako Iraunkortasunerako Ekintza Plan berria. Ekintza Plan horrek hobetzeko egin behar diren jarduketak jasotzen ditu. Jarduketa horiek oso zehatzak dira eta epe labur, ertain edo luzean egin beharko dira, euren interes, hedapen eta zailtasunaren arabera. Proiektu horretan, egin beharreko 75 jarduketa jasotzen dira. Jarduketok hainbat programatan sailkatu dira, eta programa horiek, azkenik, lerro estrategiko zehatzetan sartuta daude.

Lerro estrategikoak: Ekintza Planaren lan-eremu nagusiak dira.

Jarduteko programak: lerro estrategiko bakoitzak dituen helburu zehatzak.

Ekintzak: egin behar diren parte-hartzeak edo proiektuak, behar bezala bereiziak.

Ekintza Plana kontsultatu nahi duten guztien eskura dago, bai udaletxean, bai webgune honetan bertan (Tokiko Agenda 21en Plana fitxan).

Parte hartzeko moduak

Tokiko Agenda 21ek lan egiten du garapen iraunkorra lortzeko eta Zallan bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, nahi duen orok azal ditzake ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-alderdiei buruzko iritzia eta iradokizunak, bere ustez hobetu beharrekoak badira, helbide elektroniko honetara idatzita: ingurumena@zalla.org.

Halaber, Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuan parte hartzeko, ekarpenak ere egin daitezke, HAZen idazki bat aurkeztuta.

Foroak dira herritarren partaidetza bultzatzeko oinarrizko tresna; aldian behin egiten dira. Partaidetzarako foro horien bidez, gure udalerriko herritarrek alderdi guztiak jorratzen dituzte: mugikortasuna, ingurumena, gizarte-zerbitzuak, kultura, euskara...

Tokiko Agenda 21en ekintzen aurkezpena