Zerbitzuak‎ > ‎Ingurumena‎ > ‎03. Tokiko Agenda 21‎ > ‎

01. Eskolako Agenda 21

Gaztelania | Euskara


Ikastegien iraunkortasuna eta kalitatea bermatzeko hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetza du oinarri, eta udalerriaren garapen iraunkorrean esku hartzen eta laguntzen du.
Ingurumen Hezkuntzako programa denez gero, hauxe du xede: ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak sustatzea, ingurumen-arazoak konpontzen parte hartzeko.
Hona hemen ezaugarri nagusiak:
  • Bi esparru hartzen ditu: eskolakoa eta udalerrikoa edo eskualdekoa.
  • Hezkuntza-komunitateak parte hartzen du (hori du ardatz eta oinarri), eta ikasleak dira protagonista.
  • Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du.
  • Ikasketa-plana berritzea bultzatzen du.