Zerbitzuak‎ > ‎Kirola‎ > ‎01. Kiroldegia‎ > ‎

08. Zalantza ohikoenak

Gaztelania | Euskara
Zein agiri aurkeztu behar dira urteko abonamendua eskatzeko?
Urteko abonamendua lehen aldiz egin nahi duten pertsonek honako hauek aurkeztu beharko dituzte: txartelerako moduko argazki bat; NANaren fotokopia (helduak) edo familia liburua (adingabeak); izena emateko orria, behar bezala beteta; erroldatze ziurtagiria (Zallan erroldatuta daudenak); kuotaren diru-sarreraren frogagiria. Urteko abonamendua berritu nahi dutenek diru-sarreraren frogagiria aurkeztu beharko dute. Urtero, azaroaren 1etik aurrera, hurrengo urteko abonamendua egin ahal izango da (urte horretako azaroa eta abendua barne)

Familia ugaria gara; ba al dugu deskonturik?
Bai. Familia ugariek % 40, 50 eta 60ko beherapena dute kuotan, dituzten seme-alaba kopuruaren arabera: hiru, lau, bost seme-alaba edo gehiago.