Zerbitzuak‎ > ‎Komunikazioa‎ > ‎

04. Whatsapp

Gaztelania | Euskara
Zalla Infok kanpaina berri bat abiarazi du, informazioa hedatzeko eta jasotzeko. Oraingo honetan, ordea, hori Whatsappen bidez egingo du.

Zallako asteroko agenda (kultura jarduerak, kirola, hitzaldiak, etab.) edo Zalla zine-antzokian asteburuan ematen diren filmen inguruko informazioa zure eskukoan jaso nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:

1) Jaso zenbaki hau, kontaktu berri gisa, zure agendan
Zalla Info:  607 26 22 80
2) Jaso berri duzun zenbaki horretara (607 26 22 80) igorri whatsapp bat “Agenda” hitza jarrita, udalerrian antolatu diren ekintzen zerrenda astero jaso nahi baduzu. Zalla zine-antzokian asteburuan ematen diren filmen inguruko informazioa jaso nahi baduzu, berriz, igorri "Cine" edo "Zinema" hitza.

Halaber, komunikazio-bide berri hori lagungarria izango zaizu Zallako Udaleko Komunikazio Arlora igorri nahi dituzun kontsulta, zalantza edo gorabehera guztiak helarazteko. Horrez gain, oso lanabes egokia da udalerrian egingo diren ekitaldi guztien berri eman diezaguzun.