Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎

01. Liburutegia

Gaztelania | Euskara
Pertsona helduen liburutegia
Euskadi enparantza, 9 - 2º
Tfno.: 94 639 08 37 - 607 26 27 21


Umeteka
Euskadi enparantza, 9 - bajo
Tfno.: 607 22 15 97


Arangune
La Inmaculada 10
Tfno.: 94 639 0001


Zerbitzuak

Funts bibliografikoan kontsulta on-line

Blog 
 
Facebook

E-reader mailegu zerbitzua
Zallako liburutegiek teknologi berriekin bat egin dute. Bere zerbitzuan e-readers maileguetara erantsi dira nahi duten pertsonek gailu hauek ezagutu ahal izateko. Guztira, bost e-readers aparatu eskainiko dira. Bakoitzak irakurtzeko 500 titulu izanda.

Prentsako dosierrak

Deskarga digitala


Zer da eLiburutegia / eBiblio?
Liburu digitalak mailegatzeko sistema berria da. Horren bidez, Zallako liburutegiko erabiltzaileak internet bidez sartu ahalko dira liburu elektronikoen katalogora. Zerbitzuak plataforma teknologiko bat eskaintzen du, katalogora sartzeko eta formatu digitaleko obren maileguak egin ahal izateko; gainera, gailu ezberdinetan irakur daitezke: tabletak, smartphoneak, ordenagailu pertsonalak edo liburu elektronikoen irakurgailuak.
Izen-ematea eta erabiltzaile izateko modua
eLiburutegia eta eBiblio erabili ahalko dute Euskal Autonomia Erkidegoko irakurketa publikoko liburutegi eta zerbitzuetako erabiltzaileek, aurreko atalean adierazitako gailuren bat, liburutegiko txartela eta posta elektronikoko helbide bat badute. Liburutegiko txartela ez baduzu, Zallako liburutegian eskatu dezakezu astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:15era. Alta emateko inprimaki bat bete behar da, eta ondoren, erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du eLiburutegia eta eBiblio plataformara sartzeko beharrezkoak diren datu eta gakoarekin.
Ebook-en mailegua nola egin
1. Saioa hasi jasotako gakoarekin eta gehienez 8 karaktereko pasahitzarekin.
2. Sartu liburu elektronikoen katalogoan eta bilatu nahi duzun liburua.
3. Liburua aurkitu duzunean, begiratu fitxa, obrari eta eskuragarritasunari buruzko informazioa ikusteko:
- Eskuragarri
- Eskuragarri erreserbarekin: mailegatuta dagoen liburu bat erreserbatzeko aukera ematen du. Liburua itzultzen denean, mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaizu eskuragarri dagoela.
- Ez dago eskuragarri: liburuak gehieneko erreserba kopurua gainditu du eta ezin dira mailegu gehiago egin.
4. Aldi berean, gehienez 3 liburu deskargatu ahalko dituzu eta 21 eguneko epea izango duzu irakurtzeko.