Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎01. Liburutegia‎ > ‎

02. Zerbitzuak

Gaztelania | Euskara
Liburutegiak bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, hala nola:
  • Egunero 5 egunkari erosten ditu
  • Hainbat gaitako 45 aldizkaritan izena emanda dago
  • 8 ordenagailu ditu interneterako konexioarekin
  • Erreprografia zerbitzua
  • 2 ordenagailu Euskadiko liburutegi publikoetako katalogoa sarean on-line kontsultatzeko
  • Liburutegien arteko maileguak egiteko aukera
  • Whatsapp bidezko mezua, eskariak iritsi direla abisatzeko
  • eLiburutegia, Internet bidezko eduki digitalen maileguak
  • Multimedia bilduma: DVD formatuko entziklopediak, Planeta entziklopedia sarean, etab.
  • Argitaletxeetako nobedadeak: merkaturatutako azken liburuak
  • Wi-Fia
  • Ikasteko areto independentea
  • Informazio bibliografikoa, etab.
Zerbitzu hauek eskuratzeko, Udal Liburutegien sareko irakurle-txartela behar da. Txartel bakar honekin sareko liburutegi guztietatik egin daitezke maileguak.
Liburutegiko txartela eskatzeko inprimakia Liburutegian bertan edo Internet bidez lor daiteke, aurrez aipaturiko helbidean (behera kargatu, bete eta ekarri zure liburutegira).
Zure maileguak ikusi nahi badituzu, maileguak berritu nahi badituzu edo zure liburutegiari iradokizunak egin nahi badizkiozu, katalogoan identifikatu behar zara ohiko txartela edo Izenpe edo Ona txartela erabilita.
Liburutegian emango dizute pasahitza.