Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎02. Zalla zine-antzokia‎ > ‎

02. Antzokia

Gaztelania | Euskara
 

HISTORIA:

2004ko abenduaren 22an, Zalla zine-antzokia ireki zuten. Eraikin berezia da: haren bolumen handiak inguruko mendien lerroa irudikatzen du, eta atxikitako eraikinak, berriz, musika pentagrama eta musika-notak. García de la Torre arkitektoek diseinatu zuten, eta askotariko funtzionaltasunaren kontzeptuan dago oinarrituta. Hala, arte guztietarako eraikina dugu hau, teknologia aurreratua erabiliz eraikitakoa. Proiektuaren emaitza erakargarria da ikusteko: balio arkitektonikoa zein estetikoa du.
Eskualdeko kultur zentrorik handiena da, sinposioak, biltzarrak eta abar egiteko leku ezin hobea. Zallako Udalak, jakinik udalerria garrantzitsua dela Enkarterri eskualdean, beti egin izan du apustu kultur egitarau erakargarria izatearen alde. Hori dela eta, hainbat ekitalditarako egoitza nagusi izan da antzokia; besteak beste, honako hauetarako: Euskadiko Musika Banden Lehiaketa, XXV. Musika Astea, Enkarzine Nazioarteko Film Laburren Lehiaketa eta hainbat antzerki emanaldi. Horrez gain, film berriak ematen dira bertan astero, baita estreinaldi ugari ere urtean zehar

TXOKOZ TXOKO:

- Auditorioa: 
          • 456 pertsonarentzako lekua
          • Besaulki-patioa: 396 pertsona
          • Anfiteatroa: 60 pertsona
          • Mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako lekuak

- Hall: 
Bilera-aretoa
- Kamerinoak
          • 2 banakako kamerino
          • 1 tamaina erdiko kamerino
          • 2 kamerino handi

- Kabina teknikoa
- Prentsa-aretoa
          • 42’-ko Plasma TV, auditorioan gertatzen dena eta askotariko aurkezpenak jarraitzeko
          • DVDa eta Magnetoskopioa
          • PC eramangarridun lanpostua
          • Fotokopiagailu-inpresora,-fax-eskanerra