Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎02. Zalla zine-antzokia‎ > ‎

05. Datuak eta estatistikak

Gaztelania | Euskara

2016. urtea amaitu ondoren, Zalla Zine-antzokiak aurreko hamabi hilabeteen balantzea egin du. “Ekitaldi itxi berriaren emaitzek erakusten dute espazio kultural honek bere arrakastari eta amortizazio sozialari eusten diela”, azaldu dute Kultura sailetik. “Hala ere, egia da -adierazi dute- guztira, 2.000 pertsona gutxiago bertaratu direla esparrura. Aurten 34.000 pertsona bertaratu dira Zalla zine-antzokira". Ekitaldi honetan ere eremu zinematografikoak bildu du publiko kopuru handiena21.570 ikusle. “Oso datu positiboak dira, are gehiago, aintzat hartzen badugu aurten aurreko ekitaldietan baino hiru zine-saio gutxiago eskaini direla. “Zine-antzokiaren historian hirugarren markarik onena izan da aurtengoa, 2015. urtearen (errekor absolutua; 22.924 pertsona) eta 2014. urtearen (22.342 pertsona) atzetik”, adierazi dute.


Gehien ikusi diren filmak

2016. urtean arrakastarik handiena izan duen filma “Un monstruo viene a verme" izan da; 1.220 pertsonek ikusi dute. Horren atzetik, “Palmeras en la nieve” filma (992 ikusle), “El Libro de la Selva” (720), “Cuerpo de élite” (716) eta “Zootrópolis” (705) filmak ditugu.

Arte eszenikoak

Arte eszenikoei eta bestelako programazio propioari dagokienez2015eko zifrak gainditu dira. Izan ere, aurten, 5.631 pertsona bertaratu dira Zalla zine-antzokira ikuskizunen bat ikustera. “Hori ere historiako hirugarren markarik onena izan da, 2013an eta 2014an lortutako datuen atzetik. Gainera, azpimarratzekoa da, datu horren arabera, azken urteetan krisiak gehien eragindako sektoreetako bat berpizten hasia dela", adierazi dute Kultura sailetik.

Zalla zine-antzokiaren lagapenak

Azkenik, gunearen lagapenari dagokionez, ekitaldi honetako datuek maila orokorrean lortutako emaitza onak arinki jaisten dituzte. Izan ere, gunearen erabilera-datuak 2012an eta 2013an lortutakoen berdinak dira. "Horrek ez du esan nahi talde eta elkarteek espazioa erabiltzen ez dutenik, baina ikusi dugu ekitaldietara publikoak etorri behar duenean erabiltzen dutela”. Hau da, saiatzen dira aurreikusten duten pertsona kopurura nahiz formatura hobekien egokitzen den lokala topatzen”, adierazi dute.