Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎02. Zalla zine-antzokia‎ > ‎

08. Galdera ohikoenak

Gaztelania | Euskara
Nola lor ditzaket film edo ikuskizunetarako sarrerak?
Sarrerak Kutxabanken aldez aurreko salmenta zerbitzuetan eros daitezke, Kutxabanken bidez (kutxazain automatikoetan edo Internet helbidearen bidez), baita antzokiko leihatiletan ere emanaldien egunetan.

Zein da leihatilen ordutegia?
Hona hemen leihatilaren ohiko ordutegia: 
Astelehenetan: 19:30etik emanaldia amaitu arte
Ostiraletan : 19:30etik emanaldia amaitu arte
Larunbatetan: 19:00etatik emanaldia amaitu arte
Igandetan: 17:00etatik emanaldia amaitu arte
Leihatila zinema-emanaldia edo ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da, eta emanaldia amaitzean itxiko da.

Umeekin joan naiteke?
Bai. Ikuskizun bat eskaintzen denean, beti ematen da kalifikazioaren berri, emanaldia adingabeentzat egokia izan den jakiteko. Aretoak, gainera, ehun bat jasogailu ditu umeen erosotasunari begira. Arren eskatzen da haurtxoen aulkiak hallean uzteko eta aretoaren barrura ez sartzeko, pasabidea ez oztopatzeko.

Nola hel naiteke Zalla zine-antzokira
Zine-antzokia Trenbide Etorbidea 2 helbidean dago. Hurrengo loturan, zehazki non dagoen jakin ahal izango duzu, baita nola iritsi ere.

Ba al dago aparkalekurik inguruan?
Bai, Zalla zine-antzokia udalerriaren erdigunea dago, eta, beraz, aparkaleku ugari dago inguruan. Garraio publikoa erabiltzen dutenentzat, tren-geltoki bat dago (Ikastetxe geltokia) antzokiaren ondoan. Ekipamenduak, gainera, aparkaleku pribatua du eraikinaren atzealdean, hain zuzen, konpainientzat.

Zein ordutan irekitzen dira Zalla zine-antzokiko ateak ikuskizunen bat dagoenean?
Zalla zine-antzokiko sarrerako ateak emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekitzen dira.

Mugikortasun urria duten pertsonak eraikinean sar daitezke?
Bai, Zalla zine-antzokiak eraikinera sartzeko arrapala, igogailua eta mugikortasun urriko pertsonentzako zenbait plaza ditu.

Berandu iristen banaiz eta ikuskizuna dagoeneko hasita badago, sar naiteke? 
Bai, teknikariak lagunduko die berandu iristen diren pertsonei aretoaren barruan lekua hartzen.