01. Mugikortasuna

Gaztelania | Euskara
Hiriko gaur egungo mugitzeko ohiturek ezaugarri dute, alde batetik, hiria etengabe zabaltzen ari dela eta, bestalde, gero eta mendekotasun handiagoa dugula ibilgailu pribatuekiko. Horrek espazio- eta energia-kontsumo izugarria, eta ingurumen-inpaktuak dakartza, eta agerian uzten du beharrezkoa dela erregai fosilen horren mende egongo ez den hiriko garraio-sistema bat ezartzea.

Udalak, arazo horien jakitun, lanari ekin dio esparru hori hobetzeko. Hasteko, 2012 eta 2013an Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ikerketa egin zen. Udalerriko egungo mugikortasun-egoera aztertu zen, eta zenbait neurri proposatu zituen. Ordutik, han proposatutako jarduketetako batzuk egin dira, oinezkoak eta txirrindulariak errazago mugi daitezen, eta garraio publikoa eskuragarriagoa izan dadin, mugikortasun iraunkorragoa sustatze aldera.

Halaber, 2013an Mimetizko geralekua inauguratu zen, Bilbo-Karrantza tren-linearako. Horri esker, Mimetizkoek errazagoa dute Enkarterri mendebaldeko herrietara joan-etorriak egitea.


Mugikortasun planaren proposamena (martxoa 2013)
Bidegorri sarea