01. Gangas

Gaztelania | Euskara

Gangas Eguna: Urriaren lehenengo igandearen ondoko astelehenean eta duela hirurogei urte “Gangas Eguna” deritzon nekazal lehiaketa ospatu izan da, txapelketa honetan baserritarrek bildutako uztako produkturik onenak erakusten dituzte. Jaiegun hau herri mailan oso sustraiturik dagoela eta, geure herriarentzat berezko nortasunaren ezaugarri bilakatu da. Ikus itzazu 2014 eta 2013 edizioen laburpen bideoak.
Nekazaritza Lehiaketa: Azoka honek ospe handia du Euskal Herri mailan. Erakusketan honako atal hauek izaten dira: ogia, eztia, landareak, gazta, fruituak, barazkiak eta txakolina. Azken hiru produktu hauek dira gure udalerriko erakusketa honetako atalik garrantzitsuenak.
Abere erakusketa: Behinola ohi zen bezala erakusketa hau berreskuratu da. Ardi-azienda, behi-azienda, abelgorri eta zaldi-aziendako abelbururik onenak aukeratzen dira erakusketa honetarako.99ko edizioan arrakasta handia lortu zuen.Geure udalerriko abereen kalitate apartaz jabetzeko aukera izaten dugu.