04. Abeltzainen elkar.

Gaztelania | Euskara
2013ko udan, udalerriko abeltzainen talde txiki bat Udalarekin jarri zen harremanetan elkarte bat osatu nahi zutela jakinarazteko. Zenbait bilera egin eta estatutuak eratu ostean, 2014an sortu zen proiektua. Profesional ugari biltzen dira bertan; azalera aitortzen duten abeltzain guztiak dira elkarteko kide, eta hori, aurrerapauso handia da azaleraren banaketa eta antolamenduari dagokionez. “Egitasmo honi esker, hobetu egin da erabilera publikoko mendien herri-larreen banaketa; izan ere, hitzarmen baten bidez hektareak zuzen banatu dira, abeltzain bakoitzak dituen abelburuen arabera”, adierazi dute udal-iturriek.