03. Lan orientabide zerbitzua

Castellano | Euskera
Lanbide. Euskal Enplegu Zerbitzua

Behargintza Enkarterri. Enplegua sustatzeko Enkarterri Eskualdeko zentroa

Zallan hainbat erakundek eskaintzen dute lan-orientabidea. Lanbidek eta Udaleko Enplegu sailak, esate baterako,aholkularitza ematen dute, baina, horrez gain, bestelako baliabide batzuk ere badaude lana bilatzen eta lan-munduan sartzen laguntzeko, biak Lanbidek sustatu eta diruz lagundutakoak. Horietako bat Gehilan 2000, SL da. Zerbitzu hori Euskadi plazan dago (Kultur Etxeko hirugarren solairuan) eta herritarrentzako aholkularitza eskaintzen du astelehenetik ostiralera. Hala ere, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 662.19.84.67 telefono-zenbakira deituta. Halaber, udalerrian badago gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden taldeak orientatzeko baliabide espezifiko bat ere. Aholkularitza hori Bategin Bizkaia Elkarteak ematen du, Hizkuntza Eskola Ofizialaren beheko solairuan (La Inmaculada, 15, Aranguren), honako ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara arte. Hauxe da harremanetarako telefonoa: 620.37.63.12.

Bi zerbitzuek hainbat alderdiren inguruko laguntza ematen diete herritarrei; honako hauei buruzkoa adibidez: DARDE ziurtagiria berritzea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegu eskaera berritzeko eta alta emateko dokumentua), curriculumak eta aurkezpen-gutunak egitea, elkarrizketa bati eta hautapen-prozesu bati aurre egiteko gaitasunak garatzea, prestakuntzari eta lan-eskaintzei buruzko informazioa, auto-enpleguarekiko sentsibilizazioa eta informazioa, etab.