Zure Udala‎ > ‎

Tokiko gobernu-batzarra

Castellano | Euskera

Tokiko Gobernu Batzordea alkatea buru duen organo bat da, eta bertako kideek zuzendaritza politikoko eginkizunetan laguntzen diote alkateari, eginkizun betearazleak eta administratiboak gauzatuz. Alkateak eta zinegotzi batzuek (gehienez ere, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena) osatzen dute batzordea, eta alkateak libreki izendatu eta baztertu ditzake kideok. Udal honetako Gobernu Batzordea 5 pertsonak osatzen dute eta hileko asteazken guztietan biltzen dira (azkena salbu), goizeko 09:30ean. Bilkura jaiegun batean egitea egokitzen bada, aurreko egun baliodunera aurreratuko da. Zallako Udalari dagokionez, honela osatu da 2015-2019 legealdirako Gobernu Batzordea:

 Izen abizenak   Talde politikoa
 Javier Portillo Berasaluce Zalla Bai
 Josu Santamaría Ortíz de Zarate Zalla Bai
 Luis Martínez Bardeci Zalla Bai
 Estíbaliz Elgezua Juez Zalla Bai
 Manuel Maestre Urruela Zalla Bai

Bilkurei buruzko informazioa Udalbatzako kide diren zinegotzien esku dago, zinegotziak.zalla.org webgunean.