Aurrekontuak

Gaztelania | Euskara
Zallako Udalaren ekonomi dokumentu nagusia dira aurrekontu orokorrak; izan ere, dokumentu horrek udalaren beraren, haren erakunde autonomoen eta kapital soziala osoki udalarena duten merkataritza sozietateen jokabide ekonomikoa ezartzen du, aurrekontu horiek dagozkion aldirako. Dena delako urtean eskuratzea espero den diru-sarreren eta gehienez izan daitezkeen gastuen aurreikuspena jasotzen da aurrekontu orokorretan, finantziazio-iturriak eta gastuen xedeak zehazten direlarik. Aurrekontuek, labur esanda, udalak herritarren ordezkari gisa kudeatzen duen diruaren nondikoak eta zertarakoak zehazten dituzte.